Ikuspegia

Etengabe aldatzen ari den errealitatearen lekukoak gara, eta horrek joera berriei buruzko azterketa pausatuak egin ditzaketen erakundeak eta pertsonak eskatzen ditu, gai orori buruzko alderdi globalen gaineko perspektiba desberdinak emango dituztenak.

Nueva Economía Fórum hizlari nagusiak erakartzeko gai den eztabaidarako erakunde bat da, gaurkotasun handiko gaiak aztertzeko, solasaldietan audientziak motibatzeko gaitasun handia duena, etengabe interesa sortzen duten gaiei buruzko pentsamendua sustatzen duena. Bere tribunak gure elkarbizitzako galdera desberdinei erantzuteko elkarguneak dira.

Hizlarien eta horiek ordezkatzen dituzten instituzio eta erakunde desberdinen konfiantzak, publiko parte-hartzailearen errekonozimenduak eta elkarte babesle eta laguntzaile askotarikoen laguntzak ahalbidetzen dute gure eztabaida plataforma desberdinak egitea.