Historia

Madrilen sortu zuen Nueva Economía Fórum Jose Luis Rodriguez Garcia gaur egungo lehendakariak, 2000. urtean, eta laster kokatu zen eztabaida politiko, ekonomiko eta sozialaren abangoardian, eta erreferente ezinbesteko bilakatu da Espainia osoko politikari, ekonomista, enpresari, gorputz diplomatiko eta komunikabideetarako.

Hizlariak zorrotz hautatzeak, programazioaren bizitasunak, izaera neutral eta irekia izateak eta jardueren antolamendu bikainak Nueva Economía Fórum eko hitzaldiak eta eztabaidak herrialdean irismen, kalitate eta aitorpenik handiena izatea ekarri dute.

Sortu zenetik, erakundeak funtsezko rola jokatu du panorama nazionalean eta internazionalean, ahalmen handia baitu eremu desberdinetako liderrei foro bat eskaintzeko, ezagutza, esperientziak eta estrategiak partekatu ahal izateko.

Gaur egun, Nueva Economía Fórumek Madrilen, Bartzelonan eta Bilbon garatzen ditu bere jarduerak modu egonkorrean eta, aldi berean, erregulartasunez antolatzen ditu ekintzak baita ere Alacant, Coruña, Iruñea, Leon, Lugo, Palma, Santa Cruz, Santander, Santiago eta Valentzian.