Gure misioa

Alderdikeriarik gabeko nazioarteko eztabaidarako gunea den heinean, Nueva Economía Fórumek bere jarduerak proiektatzen dituenean, erakunde, klase politiko eta gizarte zibileko ordezkari nagusiek beren iritzia eman dezaten nahi du, gizarteek gaur egun planteatuta dituzten erronkei buruzko erantzunak bilatzen dituen publiko baten aurrean. Horren guztiaren azken helburua giza izaera eta izaera hori garatzen den ingurunea hobetzea da.

Panorama politiko, ekonomiko eta sozialeko aktore nagusientzako bilgunea sortzea, planteamenduak eta iritziak jendaurrean adierazteko eta alderatzeko. Gure orainaren eta etorkizunaren erronkei kolektiboki ekiteko gunea.

Gaiak, hizlariak eta parte-hartzaileak tentuz hautatuz, Nueva Economía Fórumek parte-hartzea bultzatzeko behar den ingurunea eskaintzen du, ideiak partekatzea sustatzen duen giro neutral eta irekian, eztabaida plurala egiten eta iritziak kontrastatzen aktiboki lagunduz.